Turismoa Bizkaian IX. Jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Maiatza 2010

 Bizkaitik Ibilbidea

2010eko maiatzaren 4an Turismoa Bizkaian IX. Jardunaldiei hasiera eman zien, hauek Euskalduna Jauregian antolatu ziren, Leizaola Fundazioaren esku. Ekitaldia behar bezala hasteko ohorezko aurreskua aurrera eraman zen, bertan egon ziren aurkezpenaren partehartzaileak, hots, Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua; Isabel Sanchez, Bilboko Udaleko Turismo Zinegotzia; eta Jose Antonio Dorronsoro, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko presidentea.

Jardunaldien inaugurazioaren ostean, Ariztondok Bizkaiko Foru Aldundiak turismoa sustatzeko luzatu dituen proposamenen berri eman zuen, batez ere Guggenheim Urdaibai Museoaren proiektua ardatz gisa hartuz. Gerora, gaia urrun utzi barik, adituen eta profesionalen talde plurala Urdaibaiko museoak izan litekeen eraginen inguruan hitzegin zuten, bakoitzak bere iritzia isladatuz. Hori dela eta, sektorearen agente ezberdinen ikuspegia, bai Urdaibaiko eskualdean baita Bizkaia osoan ere izan lezakeen eraginaren inguruko aurreikuspenak jaso ziren. Agurtzane Bilbao kazetariak hurrengo adituak aurkeztu zituen: Enrique Hernaez, Servicios Turisticos Integrales (STI) enpresako zuzendari kudeatzailea; Joserra Diez, biologoa eta Urdaibaietz plataformako kidea; Josu Barandika, Busturiako auzokidea; eta Jose Antonio Uriarte, GU BAI plataformako kidea eta Oizmendi Telebistako zuzedaria.

Bigarren ekitaldiari dagokionez, hasierako hitzaldia Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendari kudeatzaileak aurrera eraman zuen, hiriko turismoa sustatzeko gakoak izendatuz eta Bilboko ahuleziak eta indarguneetan zentratuz.

Ondoren, jardunaldien azkenengo mahai-inguruan lojamendu merkeen gorakadaren inguruan hitzegin zuten; hain zuzen ere, hizlarien artean egon ziren: Txema Franco, Lantegi Batuaken zuzendari orokorra; Aitor Apraiz, Itxaslehor, Turismo Zerbitzuak enpresako kudeatzailea; Nieves Martinez de Morentin, Bizaytureko kidea; Iñaki Etxeguren, Ercilla Hoteleko zuzendaria eta Destino Bilbao/Nora? Bilbora elkarteko presidentea; eta Natalia Zapatero, XARMA lojamendu erakargarrien elkarteko ordezkaria. Mahai-inguruan prezio onean kalitatezko hainbat lojamendu kudeatzen dituzten arduradun hauen ikuspegia, beharrak eta etorkizuneko erronkak eztabaidatu ziren.

Noiz: 
2010eko Maiatzaren 4, eta 5a.
Maiatzaren 6an Expovacacionesera bisita. (BEC!)

Non:
Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. BILBO.

Ordutegia:
16:30tik eta 21:00era bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:

Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).