Bilbao Gaiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 10 Abendua 2010

Bilbao ezagutu, merkataritza txikiaren bitartez

Bilbao Hiriko saltoki historikoetan barrena egindako Bisita Gidatuek izan duten arrakastaren ondorioz, Leizaola Fundazioak komunikabideei bideratutako zita berezia prestatzea erabaki du, non historia duten Bilboko zenbait denda ezagutu ziren. Bisita Bilboko Alde Zaharreko hainbat tokitatik egin zen abenduaren 10ean, goizeko 11:30ean.

Hedabideek saltoki hauen anekdota, datu historiko edota zenbait pasadizo ezagutzeko aukera izan zuten; bisitatutako dendak Azcarreta Loteria, Hotel Petit Palace Arana edo Meltxora izan ziren, hirurak Hiriko Alde Zaharrean kokatutakoak. Saltoki bakoitzeko arduradun edo ordezkaria komunikabideen aurrean aurkeztu zen arazorik gabe, eta nork bere dendaren ezaugarri historiko eta azpimagarriak deskribatu zituen.

Azkenik, Leizaola Fundaziotik erakutsitako interesa eskertu nahi genieke bisitara gerturatu ziren hedabide guztiei, hain zuzen ere, Telebilbao, Bilbovisión, Hamaika Telebista, El Mundo, DEIA, Berria, La Guia del Ocio eta Bilbao Turismori.