Bake bidean 2010

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 03 Azaroa 2010

Bakea eta Giza Eskubideak

Leizaola Fundazioak Bake Bidean egitasmoaren VII. edizioa antolatu du azaroaren 3an Leioako Kanpuseko Medikuntza fakultateko Gradu Aretoan. Lehenengo jardunaldian Ohorezko Aurreskua eman zen eta irekieran Andoni Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Hiritar Eskuharmeneko Idazkari Nagusiak; Jose Manuel Martin Osantek, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Irakasguneko Dekanorde-Koordinatzaileak; eta Jose Antonio Dorronsorok, Jesus Maria de Leizaola Fundazioko lehendakariak parte-hartu zuten. Horren ondorioz, irekialdi-hitzaldia ere Unzaluren esku eman zen, non Bake Hezkuntzarako Euskal Planaren birmoldaketaren inguruan hitzegin zuen.

Bigarren hitzaldian, aldiz, Emilio Olabarriak parte-hartu zuen, EHUko Zuzenbide fakultateko irakaslea Ixusko Ordeñanak aurkeztuta. Mintzaldian zehar Olabarriak ideologien legalizazio eta ekitaldi publikoen debekuaren inguruan hitz egin zuen. Ondoren, Jesus Lozak, Eusko Legebiltzarreko mahaiko lehen idazkariak indarkeriaren deslegitimazioa eta Zuzenbide Estatuaren legitimizazioari buruz jardun zuen. Lozaren hitzaldiaren aurkezlea Igor Minteguia, EHUko Zuzenbide fakultateko dekanordea, izan zen.

Amaitzeko, azkeneko mahai-inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarra kontutan harturik, azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdiak gonbituta izan dira, bertan parte-hartzeko eta Botere Judizialak Zuzenbide Estatuareneta Giza Eskubidetako babeslearen inguruan mintzatu dira. Mahai-inguruko hizlariak hurrengoak izan ziren, Jon Abril, Aralareko Koordinatzaile ordea; Santiago Merino, EAko Erakunde Politikako Idazkaria; eta Vicente Silva, Gizarte Politikako Idazkaritzaren arduraduna. Mahaiaren moderatzailea Eduardo Virgala, EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko Katedraduna izan zen.

Noiz: 
2010eko Azaroak 3 eta 11

Non:
UPV/EHUko Leioako Campusa. Sarriena Auzoa z/g. Leioa

Ordutegia:
9:00 eta 14:15 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).