XIV Euskal Astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Martxoa 2010

Euskaldunon astea eta ekintzak

Jesus Maria de Leizaola Fundazioa aurten ere Euskal Astearen antolakuntzaz arduratu egin da, martxoaren 22, 23 eta 24an Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Liburutegian. Aurrera eramandako ekimena bi zatitan banatu zen, alde batetik, Foru Liburutegian ospatutako jardunaldiak, non hitzaldi eta mahai-inguru desberdinak gauzatu ziren, betiere euskara eta Euskal Herria erdigune gisa hartuz; beste alde batetik, Leioako Kanpusean aurrera eramandako ekintzak, euskal kulturarekin lotura zutenak.
Lehenengo jardunaldiari begira, martxoaren 22an ospatutakoa, euskal instituzioetako bozeramaile desberdinak parte-hartu zuten, irekierari hasiera emateko Ohorezko Aurresku batekin ongietorria eman zitzaien bozeramaile hauei; hain zuzen ere, honako hauek izan ziren: Encar Echazarra, IVAP-HAEEko Zuzendaria; Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara Sustatzeko Zinegotzia, eta Angel Elias, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendaria.

Ondoren, Encar Echazarrak IVAP-HAEEk euskararen erabilera normalizatzeko planak aurkeztu zituen, erabilera planetan zentratuz eta bere erabilera sustatuz. Echazarraren aurkezpena Agurtzane Bilbao aurkezleak egin zuen. Lehenengo jardunaldiaren itxiera baino lehen, mahai-inguru bat antolatu zen, non euskal erakunde desberdinetako partaideek egon ziren: Xabier Mendiguren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Idazkari Nagusia; Lander Solozabal, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko Presidentea, eta Roland Isoird, Azkue Fundazioko teknikaria.
Bestalde, martxoaren 23an eguerdiko 12:00etan Leioako Kanpusean euskal kulturarekin harremana duten hainbat ekintza burutu ziren: kalejira txistulariekin; Iñaki Perurena eta Inaxio, bere semea, harri jasotzaileak; eta trikitilari bikote bat, haiek Kanpuseko eguerdia girotu zuten.

Martxoaren 23aren arratsaldean, berriz, Foru Liburutegian ospatutako jardunaldietan gai nagusia Sahararen egoera izan zen. Lehenengo eta behin, Bucharaya Hamudi Beyunek, Frente Polisarioaren enbaxadoreak Espainian, bere ikuspuntua ezagutzera eman zuen, egungo Sahararen gatazka azalduz eta bere inguruan mintzatuz hitzaldian zehar; Txomin Aurrekoetxea, Eusko Alderdi Jeltzalearen Legebiltzarkide ohia, bere aurkezlea izan zen.

Horrez gainera, mahai-inguru bat antolatu zen Euskadiko parlamentuan ordezkapena duen alderdi politiko bakoitzaren bozeramaileekin. Ordezkari hauek Sahararen irtenbideari buruz hitzegin zuten, bakoitzak bere iritzia islatuz: Jone Berriozabal, PNV-EAJko Legebiltzarkidea; Aitor Casado, PSE-EEko Legebiltzarkidea; Carmelo Barrio, PPko Legebiltzarkidea; Maria Lopez, Aralarkidea eta Sahararen lagunen elkarteko kidea; Koldo Amezketa, EAko Legebiltzarkidea; Roberto Lázpita, EB-Berdeakeko Elkartasuna, Bakea eta Giza Eskubideen Idazkaritzako arduraduna, eta Fernando Maura, UPyDko Nazioarteko gaietako arduraduna.

Azkenik, martxoaren 24an, Natxo Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzako Zuzendaria, azken hitzaldiaren esataria izan zen. Rodriguezek Euskal Legearen eta EAEren III. Gazte Planaren aurkezpena egin zuen. Kasu honetan, bere aurkezpena Jose Antonio Dorronsoro Leizaola Fundazioaren Lehendakariaren esku geratu zen.

Bukatzeko, Libe Agirre kazetariak azken mahai-inguruko aurkezlea eta moderatzailea izan zen, bertan Euskal Herriko hiru idazle gazteenetariko eta karismatikoenetarikoak parte-hartu zuten: Unai Elorriaga, Txabi Arnal eta Igor Estankona, hain zuzen. Euskal idazleek gure literaturaren inguruko egoerari buruz mintzatu ziren, bakoitzak bere iritzia isladatuz.

Hitzaldia. Encar Echazarra, IVAP-HAEEko Zuzendaria
IVAP-HAEEn euskararen erabilera normalizatzeko planak

Mahai ingurua.
Xabier Mendiguren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Idazkari Nagusia;
Lander Solozabal, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko Presidentea,
eta Roland Isoird, Azkue Fundazioko teknikaria
"Euskal Hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko bideak eta aukerak. Nola bermatu eskubide horiek teknologia berrien ereman? Praktika egokiak".

Hitzaldia. Bucharaya Hamudi Beyun, embajador ante 
España del Frente Polisario. "Egungo Sahararen egoera"

Alderdi politikoen Ordezkarien Mahai ingurua
Jone Berriozabal, PNV-EAJko Legebiltzarkidea;
Aitor Casado, PSE-EEko Legebiltzarkidea;
Carmelo Barrio, PPko Legebiltzarkidea;
Maria Lopez, Aralarkidea eta Sahararen lagunen elkarteko kidea;
Koldo Amezketa, EAko Legebiltzarkidea;
Roberto Lázpita, EB-Berdeakeko Elkartasuna, Bakea eta Giza Eskubideen Idazkaritzako arduraduna,
eta Fernando Maura, UPyDko Nazioarteko gaietako arduraduna
"Zein izan daiteke Sahararen gatazka gainditzeko irtenbide politiko egokia? Euskal alderdi politikoen ikuspegiak"


Hitzaldia.  Natxo Rodríguez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzako Zuzendaria
"Gazteriaren Euskal Legearen eta EAEren III Gazte Planaren aurkezpena.
Zergatik dira beharrezkoak tresna hauek?"

Mahai ingurua. Mahaikideak:
Euskal Idazleak: Unai Elorriaga, Txabi Arnal e Igor Estankona
"Egungo euskal literaturaren nondik norakoak. Idazleen ikuspuntua eta hausnarketak.
Idazle gazteak, salmenta sareak, itzulpengintza,..."

Noiz: 
2010ko Martxoaren 22, 23 eta 24.

Non:
Balio anitzeko gela. Bizkaiko aldundiko liburutegiko 5. solairua. Diputacion kalea, 7. Bilbo

Ordutegia:
16:30tik eta 20:30tara bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Bi kreditu baliagarriak eskura ditzazkezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).