Kontsumo eta bizitza kalitateari buruzko VII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Martxoa 2009

Kontsumoari buruzko hainbat gomendio eman ziren jardunaldietan

 Jardunaldiak ireki ziren Sabin Anuzitak egindako aurkezpenarekin. Ondoren, Graciela Gonzálezek, Nafarroako Ingurugiro Errekurtsoen Erakundearen Aholkulari Teknikoak, kontsumo eta ingurugiroari buruzko iritzi pertsonala eta egoeraren ikerketa egin zuen.

Gracielak dio banan-banako mundu batean bizi garela, eta bakoitzak bere kabuz doala, egiten ditugun ekintzen ondorioetan pentsatu gabe.

"Beti presaka gabiltza, guztia lehen bait lehen bukatu nahi dugu, horrez gain behin eta berriro begiratzen dugu erlojua. Urduri eta lanpeturik dagoen gizarte batean bizi gara" adierazi zuen Gracielak.

Aholkulari Teknikoak kontsumoaren gizartean bizi garela dio, azken bolada honetan gure bizitzak kontsumoaren inguruan bira egiten duelako, "saldu nahi digute kontsumoak zoriontasuna ematen duela, eta zoriontsua izateko bidea kontsumitzea dela. Gure kontsumo pertsonalari mugak ipini behar dizkiogu. Askeak gara erabakitzeko eta aukeratzeko zer erosi eta zer ez" gaineratu zuen Gracielak.

Bestalde, hiru taldetan banatu zituen Gracielak kontsumoaren kostu edo ondorioak: eraginkortasuna, koherentzia eta gaitasuna. Lehenengoan kontuan izan behar dugu merktuan kontsumo baxuko produktuak existitzen direla (beti produktuaren etiketa begiratu behar dugu oso kutsakorra den ala ez jakiteko). Koherentziari dagokionez, merkataritza zuzena lortu nahi dugu, baina ez bakarrik Lurra edo ekologiarekin bidezkoak izatea, baita ere langileekin. Azkenik, gaitasunaren kasuan, gai izan behar gara gure kontsumoa kontrola eta murrizteko.

Gracielaren ostean, kontsumoari buruzko mahai iguruan egon ziren: Koldo Navascueces (EKA/OCUko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen Zuzendaria), Sergio Etxebarria (BilbaoCentroko Erakundearen Zuzendaria) eta Julia Diéguez (Deusto Bizirik Talde Komertzialeko Presidentea). Beste gai batzuen artean, kontsumoaren beherapena eta krisiari buruz hitzegin zuten.

Martxoaren 18an, Iker Merchánek, Eroskiko web orrialdetako koordinatzaileak, interneten bidez erosketak egitearen abantailak azaldu zituen. Sarearen garrantzia azpimarkatu zuen bere hitzaldian, "nahiz eta google bilatzaileak edukirik ez sortu, interneteko tarte guztiak bete ditu eta egunero zabalduz eta handituz doa", esan zuen Merchán-ek.

Hala ere, dakigunez aurkitu dezakegun informazio guztia ez da fidagarria, baina kasu zehatz hau egunkariekin alderatu egin zuen, "sarean egiazkoa ez den informazioa aurki dezakegu, baina egunkarietan gauza bera gerta daiteke". Orokorrean, hitzaldi osoak hurrengo galderaren inguruan bira egin zuen: "Google-en ez agertzekotan, existitzen al zara?", Merchán-en erantzuna argia izan zen, "bai".

Ondoren antolatutako mahai inguruan parte hartu zuten: Iñaki Velasco (Urkoako abokatua) eta Inés Mínguezek (ASCOFAko Aholkulari Juridikoa). Kasu honetan, kontsumoaren inguruko kexa nagusiak komentatu zituzten, batez ere, telefonia, internet, airebide eta bidaietan emandako iruzurretan zentratu ziren. Horrez gain, erreklamazio bat ipintzeko orduan nolako jarrera izan behar dugun gomendatu ziguten.

Noiz: 
2009ko Martxoaren 17 eta 18.

Non:
Bizkaiko Batzar Nagusiak. Hurtado Amezaga, 6. Bilbo.

Ordutegia:
16:30 eta 20:30 bitartean.

Sarrera:
Doan. Aurretiko izenematea beharrezkoa da. Sarrera aurretik izena emana duten pertsonei bakarrik baimenduko zaie.

Kredituak:
Kreditu baliagarri bat eskura dezakezu, beti ere ikastetxe bakoitzeko baliagarritasun komisioaren arabera.

Mugikortasuna:
Mugikortasun arazoak dituztenentzat tokia gordeta dugu. Dei iezaiguzu mesedez zure kasua bada (94 421 30 31 telefonoa, goizeko 9etatik eguerdiko 14era bitartean eta arratsaldez, 16etatik 18ra bitartean).

    Programa ikusi .PDF formatoan