Turismoa Gipuzkoan, VI. Jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Maiatza 2010

Gipuzkoa: on egin!

Lehenengo eta behin, "Turismoa Gipuzkoan, VI. Jardunaldiak" ireki zituzten profesionalak Javiern Monzón eta Iñaki Heras izan ziren. Lehenengoa Gipuzkoako Campuseko Berrikuntza zuzendaria da, eta bigarrena, aldiz, Gipuzkoako Campuseko Enpresa-Ikasketako Eskola Unibertsitarioko zuzendaria. Jardunaldiei hasiera emateko ardatza Gipuzkoako turismoaren gaur egungo egoera izan zen; hori dela eta, TIC Kontseiluko kide (Mondragon Unibertsitatea) Iñaki Lakarrak bere hitzaldia Interneten erabileran zentratu zuen.

Gehiago irakurri...

Gizarte bazterkeriari buruzko VI. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 09 Abendua 2009

Gizarteratzeko hezkuntza

 Jardunaldien irekiera abenduaren 9an izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta honakoek parte hartu zuten: Pedro Sanchez Amadok, Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze zuzendariak, eta Angel Eliasek, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako zuzendariak.

Ondoren, Boluntako zuzendariak, Natxo Arnaizek, boluntarioaren zereginaren inguruan hitz egin zuen. Gero, Loli Velasco, Zubietxeko egitasmoen zuzendaria, erauzteak eta kultur arrotzetan murgiltzeak sortzen dituzten bazterkerietan zentratu zen, Ulisesen sindromea ikertuz, besteak beste.

Gehiago irakurri...

Emakume ekintzaileei eta bizitza familiarraren eta lanaren arteko uztarketari buruzko jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Azaroa 2009

Helburua: emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Azaroaren 25ean Leizaola Jardunaldia antolatu zen Lan Ekintza-Bilbaoko egoitzan, 'Lanari ekiteko eztabaidak' izenburupean, non ardatza emakume ekintzaileak izan ziren. Leizaola Fundazioak Lan Ekintza-Bilbaorekin batera egin izan ditu jardunaldi hauek behin baino gehiagotan, eta, bertan, Lan Ekintzaren laguntza izan duten emakume enpresariek hartu izan dute parte. Kasu honetan, protagonistak bi enpresaren ordezkariak izan ziren, eta euren esperientzia kontatzeko aukera izan zuten. Lehenengo eta behin, Ruth Ochoa eta Amaia Maguregui, Linda Lumiereko sortzaileak, aritu ziren; euren enpresak argazki zerbitzua eskaintzen du ezkontza eta gertakari berezietan. Gero, Cristina Batalerra, Lidera Eventos-eko ordezkaria, bere enpresaren inguruan mintzatu zen; enpresa hori egun edo data berezien diseinuaz, kudeaketaz eta antolaketaz arduratzen da.

Gehiago irakurri...

Turismo Araban V. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Azaroa 2009

Enologia Araban

Arabako turismoaren inguruko jardunaldiak bi zatitan banatuta egon ziren; alde batetik, 2009ko azaroaren 25ean egindako ekitaldia Europa jauregian ospatu zen, Gasteizen. Jardunaldia Isabel Martinezek eta Ana Lasartek ireki zuten, Ekonomi Sustapeneko zinegotziak eta Turismo eta Kongresuetako sailburuak, hurrenez hurren. Lehenengo hitzaldiari dagokionez, ardatza mahastiak, ardo-ekoizleak eta azken belaunaldiko interpretazio zentroak izan ziren; horretarako, Gonzalez-Byass taldearen esperientzia ezagutzera eman zuen Beatriz Vergarak, taldeko Enoturismoaren kudeatzaileak.

Gehiago irakurri...

Bakebidean eta Eusko Legebiltzarrera bisita

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Azaroa 2009

Bakea lortzeko bide anitzak

 

Jardunaldiak irekitzeko eta bertaratutakoei ongietorria emateko, lehenengo eta behin ohorezko aurreskua egin zuten. Ildo berari jarraituz, hitzaldiei hasiera emateko, Inés Ibáñez de Maeztu andrea izan zen gonbidatua. Ibáñez de Maeztu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Saileko zuzendaria da, eta berarekin batera, José Manuel Martín Osante EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaia Arloko dekanorde-koordinatzailea ere egon zen.

Gehiago irakurri...

Ingurugiroari buruzko X. ikastaroa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Azaroa 2009

Ingurugiroa sustatzeko ekimenak eta aholkuak

 

Uztailaren 14, 15 eta 16an Bizkaiko Batzar Nagusietan Leizaola Elkarteak antolatutako Ingurugirari buruzko X. Uda Ikastaroa ospatu zen. Aurten, hamargarren urteurrenarekin batera, Ingurugiro eta Hirigintza Saileko zinegotzi ordezkaria Julia Madrazoren partehartzea izan dugu. Madrazok aste honetan ospatutako jardunaldiak ireki zituen, Bilboko Aldaketa Klimatikoaren Bulegoko (BIO) aurkezpenarekin. Zinegotziak martxoan estreinatutako bulego honen nondik-norakoak ezagutzera eman zituen; azken finean, bulegoaren helburua bertan lan egiten duten pertsonen eta hiritarren arteko lotura sendotzea da. Bestalde, berotegi efektuak dituen eraginak ezagutu ditzakegu diagnostiko berezitu bati esker, besteak beste.

Gehiago irakurri...

WOKA Euskadi

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Maiatza 2009

Krisia eztabaidatu

 
Maiatzaren 18an Innobasqueren esku 125 erakundek (enpresa handi, ertain eta txiki, gizarte-erakunde, sektore elkarteak eta abar) Woka Euskadin parte hartu zuten. Guztira, 5.000 lagunetik gora bildu dira eztabaida honetan, eta gai nagusia eta bakarra krisi ekonomiko-finantzarioa izan da.

Gehiago irakurri...

Ekintzaileen XI. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 07 Maiatza 2009

Negozio bat sortzearen abantailak eta oztopoak

 
Ekintzaileen inguruko jardunaldi honen hasieran, Leizaola Elkartea eta Lan Ekintza-Bilbaoko ordezkariek ongi etorria eman zieten eraikinera hurbildu ziren guztiei. Lehengo eta behin, ikasleek Bilboko Lan Ekintzako eraikina ezagutzeko eta ikusteko aukera izan zuten.

Gehiago irakurri...

Turismoa Bilbon VIII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Maiatza 2009

Bizkaia ezagutu

 
Turismoari buruzko jardunaldiei hasiera emateko Isabel Sánchez Roblesek, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotzi ordezkariak, Bilboko promozio turistikoaren planaren inguruko hitzaldia eman zuen. "Bilbok, urtean zehar, hainbat proiektu eta ekimen eramaten ditu aurrera hiria erakargarria bihurtzeko, eta, gero eta turista gehiago erakartzeko xedearekin", argitu zuen Sanchezek. Zinegotziaren ustez, hiru ardatz kontuan izan behar dira hiri edo lurralde bat promozionatzeko edo bisitatzeko orduan: berrikuntza, sormena eta proiektuak aurrera eramateko ahalmena, hain zuzen ere. Isabel Sanchezek Bilboko Guggenheim museoa ikono bat dela esan zuen eta hiriko turismoan paper garrantzitsua izan duela eta izango duela ziurtatu zuen.

Gehiago irakurri...

Garraiobideei buruzko X. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Apirila 2009

Euskadiko hiri-higikortasuna

 

Jardunaldiak Agustín Presmanes eta Asier Abaunzaren aurkezpenarekin ireki ziren, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) zuzendari nagusia eta Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio Saileko zinegotzia, hurrenez hurren. Jardunaldiak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan ziren, apirilaren 28an.

Gehiago irakurri...

Kulturartetasunari buruzko IX. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 24 Martxoa 2009

Inmigrantea izatearen zailtasunak

 Ikastaroaren aurkezpena Nekane Alonso Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila Bilboko Udaleko Zinegotzi Ordezkariaren esku geratu zen. Alonsok inmigrazioaren inguruko hainbat datu eman zituen, esaterako, 2004. urtetik 2008 arte Euskadiren biztanleria izugarri igo zen, batez ere, inmigrantei esker. Inmigranteen naziotasunari dagokionez, "Bilbon Boliviarrak nabarmentzen dira, duela bizpahiru urte Kolonbiarrak ziren gehienbat Bilbora etortzen zirenak. Dena den, hegoamerikarrak dira Esukadira etortzen diren gehienak, eta haien artean emakumeak batik bat", azaldu zuen Zinegotzi Ordezkariak.

Gehiago irakurri...

Kontsumo eta bizitza kalitateari buruzko VII. jardunaldiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Martxoa 2009

Kontsumoari buruzko hainbat gomendio eman ziren jardunaldietan

 Jardunaldiak ireki ziren Sabin Anuzitak egindako aurkezpenarekin. Ondoren, Graciela Gonzálezek, Nafarroako Ingurugiro Errekurtsoen Erakundearen Aholkulari Teknikoak, kontsumo eta ingurugiroari buruzko iritzi pertsonala eta egoeraren ikerketa egin zuen.

Gracielak dio banan-banako mundu batean bizi garela, eta bakoitzak bere kabuz doala, egiten ditugun ekintzen ondorioetan pentsatu gabe.

Gehiago irakurri...

XIII Euskal astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 23 Otsaila 2009

 

Otsailaren 23, 24 eta 25ean XIII. Euskal Astea antolatu du Leizaola Elkargoak. Herri kirolak, txistulariak eta kaleko antzerkia bezalako kultura-ekitaldiek Leioako Unibertsitateko campusa alaitu egin dute. Arratsaldeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan zenbait hitzaldi eskaini dira. Jon Urrutia, IVAPeko Zuzendaria, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea izan ziren ohorezko aurreskuan.

Gehiago irakurri...